La Sallen, pertsonak eta haien giza eta adimen-hezkuntza dira lan pedagogikoaren erdigunea. Balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzen dugu, sentsibilitate guztiei irekia.
Bizitzarako prestatzen duen eskola izan nahi dugu, ikasleen gaitasun eta trebetasun guztiak indartu eta findu, pertsona libre eta autonomoak izan daitezen, konpetenteak, sortzaileak eta gizarte bidezko eta solidarioago bat eraikitzeko konpromisoari eutsiko diotenak.
Gure Lanbide Heziketako eskaintzak eraginkortasunean, sormenean, ekimenean eta egungo mundura egokitzeko gaitasunean oinarritutako irakaskuntzaren aldeko apustua egiten du. Informazioaren teknologien erabilera, sareko lana eta enpresa-lotura dira ikaskuntza praktiko, profesional eta kalitatezkoaren aldeko apustua.
