Back

Ezaugarriak

Ikaslea PROTAGONISTA.
Gure ikasleen garapenean BIDELAGUN.
Hezkuntza Euskalduna
Arreta pertsonalizatua.
Familiekin harreman estua.
Erronketan oinarritutako ikaskuntza
  • Haur hezkuntzaren beharretara egokitutako metodologia aktibo eta esperimentala proposatzen dugu.

  • Erronkak jolasaren, esplorazioaren eta manipulazioaren bidez diseinatzen dira, ikasteko bide natural gisa.

  • Talde-lana eta lankidetza sustatzen ditugu, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

  • Ingurune hurbil eta seguru batean garapen globala bultzatzen dugu: kognitiboa, emozionala eta fisikoa.

  • Behaketaren bitartez, haur bakoitzaren erritmoa eta ikasteko modua errespetatzen dugu
  • Hurbiltasunean, afektuan eta harremanean oinarritutako arreta eskaintzen dugu.
  • Haur bakoitzaren ongizate emozionala bermatzen dugu
  • Familiak hezkuntza-prozesuaren parte aktibo dira, eta komunikazio arina eta etengabea mantentzen dugu.
  •  
  • Haur bakoitzaren ezaugarriak errespetatuz egokitzapen progresiboa eta zaindua egiten dugu.

  • Garapen afektiboa, motorra eta komunikatiboa bultzatzen duen ingurune segurua sortzen dugu.

  • Haur eta familia bakoitza etxean bezala sentitu daitezen lan egiten dugu.

  • Jarduera sentsorial, ludiko eta manipulatiboak gure proposamenen ardatza dira.

  • Familia-bizitza eta lana uztartzeko zaintza zerbitzu zabala: goizero
    eta oporraldietan (Gabonak, Aste Santua, ekaina, uztaila eta iraila)
  • Haurren beharretara egokitutako jangela zerbitzua. 2 eta 3 urtekoek siesta egiteko aukera.
  • Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo eskaintzen diren jarduera osagarriek hezkuntza-esperientzia aberasten dute.
  • Izartxo aisialdi taldea (5 urtetik aurrera), aisialdian esperientzia aberasgarriak eskaintzen dituena.
  • Gorputzaren kontrola lantzen dugu: oreka, koordinazioa, lateralitatea eta eskema korporala.

  • Askatasunez mugitzeko aukera emanez, autonomia eta norberarenganako konfiantza sustatzen dugu.

  • Psikomotrizitate erlazionalak emozioak adierazteko eta gorputzaren bidez harremanak ezartzeko aukera ematen du.

  • 2 urteko gelatik hasita emozioak lantzeko gune berezia dugu.
  • Izaten jakiteko esperientziak elkarbanatzen ditugu. Enpatia, entzutea eta errespetua sustatu.
  • Gelan giro goxoa, afektiboa eta segurua sortzen dugu.
  • 3 urtetik aurrera Ingelesan murgiltzea