Back

Masaje Tailerra

 

Datorren apirilaren 29an, 17:00etan, La Salle Berrozpek 2025ean jaiotako haurtxoentzako masaje tailerra antolatuko du Haur Hezkuntzako eraikinean.

Haur-masajeak haurtxoaren eta laguntzen duen helduaren arteko lotura indartzen laguntzen du. Ukimenaren bidez, zentzumen-estimulazioa, segurtasuna eta konfiantza lantzen dira. Gainera, kolikoak eta gasak arintzen lagun dezake, eta loa errazten ere bai.

Saioa Mertxe Bermejo Asensio haur-hezitzaileak gidatuko du. Parte hartzeko, arropa erosoa eta eskuoihal bat eraman beharko dira.

Plazak mugatuak dira, heldu bat haurtxo bakoitzeko. Horregatik, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 943 59 05 57 telefonora deituta, info@lasalleberrozpe.eus helbidera idatzita edo ikastetxeko webgunearen bidez.

Izen-ematea (plaza mugatuak)

      • Haur bakoitzeko heldu 1.

      • Gorde zure lekua 943 59 05 57 telefonora deituta edo honen bidez.