Back

Musika Tailerra

Musika oso tresna baliagarria da adin txikiko haurrentzat; besteak beste, haurraren psikomotrizitatea, estimulazioa eta emozioak suspertzen ditu eta. Hain zuzen ere, hori agerian jartzeko asmoz, La Salle Berrozpek azaroaren 18an, arratsaldeko 17:00etan musikako tailer bat antolatuko du. Musikak haur txikitxoei eta beraien familiei dakarkien onura erakustea da tailerraren helburua. Izan ere, adin horietan, haurrak lengoaia garatu ez duenez oraindik, musika adierazpide bat izan daiteke.

Musika tailerra Susana Cencillo akordeoi jotzaile ezagunak emango du.

Plaza mugatuak dira (heldu bat haur bakoitzeko), beraz, aldez aurretik izena eman behar da ikastetxeko webguneko galdetegiaren bidez, 943 59 05 57 telefonora deituz edo posta elektroniko bat idatziz (info@lasalleberrozpe.eus).