Psikomotrizitate Tailerra
Psikomotrizitatea, mugimendutik abiatuta, haurraren arlo afektiboa, kognitiboa eta gaitasun motorrak osotasunean garatzea ahalbidetzen duen tresna pedagogikoa da. Bere onura guztiak familiei gerturatzeko asmoz datorren urriaren 22an, arratsaldeko 17:00etan, La Salle Berrozpek 2025ean jaiotako haurtxoentzako psikomotrizitate tailerra antolatuko du Haur Hezkuntzako eraikinean.
Saioa Lorena López Martín Haur Hezkuntzako etapa arduradunak gidatuko du. Parte hartzeko arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Plazak mugatuak (haur bakoitzeko heldu bat) direnez ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea ondorengo galdetegian, 943590557 telefonora deituta edo info@lasalleberrozpe.eus helbidera idatzita.
